mié

21

ene

2015

DHF. Jornada 11 jardunaldia


CAROBELS CLEBA LEÓN 33-33 PROSETECNISA ZUAZO.


Partido igualado, con un resultado justo, ningún equipo fue capaz de distanciarse en el marcador, si bien fuimos nosotras las que pudimos romper el partido cuando mediada la segunda parte y con ventaja de 2 goles no supimos aumentar la diferencia y por el contrario bien pudimos perder al ir perdiendo de uno a falta de 28 segundos.


CAROBELS CLEBA LEÓN 33-33 PROSETECNISA ZUAZO.


Partidu berdindua eta emaitza justua Leonen joan den larunbatean Leonen izandakoa, talde bat ez bestea aldendu ezinik markagailuan. Bigarren zatian, bi goleko abantaila izanda, eta partidua apurtzeko aukera gure nesken esku egonda, ezin izan zuten etxekoak aurreratu. Hori horrela, bukatzeko 28 segundora gol bat atzetik gindoazela, partidua galtzeko zorian aurkitu ginen.

Durante todo el encuentro se produjo una sucesión de goles en qambas porterías, predominando el ataque sobre las defensas, lo que dio lugar a un partido frenético donde ningún equipo conseguía abrir brecha en el marcador.

Izan ere, golak sartuz ate batetik bestera eta atsedenik hartu gabe abiatu zen partidu osoa, defentsaldiak baino nagusiagoak erasoaldiak zirelarik. Horren ondorioz partidu zoro bat ikusi genuen, talde batek ez besteak markagailuan aldentzea lortu ezinik.

El partido se iba a decidir en los minutos finales, donde cualquier error sería fatal para el equipo que lo cometiera. Así, con menos de medio minuto por delante y las locales con un gol de ventaja y posesión de balón, parecían verse ganadoras y decidieron gestionar el escaso medio minuto restante.


El CLEBA pidió tiempo muerto para organizarse y llevarse los 2 puntos. En la reanudacion del tiempo muerto y gracias a una buena acción defensiva de Jess al robar el balón tras un cruce de la primera línea leonesa, iniciamos el contraataque en el que conseguimos una exclusión local por falta a Ainhoa Azaola.


Tras un pequeño desconcierto la penetración de Oihane por el centro igualó el partido a falta de 5 segundos y sin dejar reaccionar al CLEBA. Punto sufrido lejos de Lasesarre, donde recibiremos al líder Bera Bera el próximo sábado.

Hori horrela, emaitza azken minutuetan erabakiko zela zegoen argi, akabuko uneetan talde biek egingo zituzten akatsen arabera, hain zuzen ere.


Hortaz, partidua bukatzeko minutu erdi baino gutxiago faltatuz, etxekoak gol bat aurretik, baloia beraien eskuetan, eta irabaziko zutela pentsatuz, azken minutu erdiari etekina ateratzea erabaki zuten. Orduan, hutsartea eskatu zuen CLEBAk berrantolatzeko eta bi puntuak etxean geratzeko asmotan.


Baina kantxara bueltatzean, Jessek defentsa on bat egin eta Leonekoen gurutze bat aprobetxatuz baloia lapurtu zuen. Segidan, kontraerasoari ekin eta etxeko bat kanporatzea lortu genuen Ainhoa Azaolari egindako falta bati esker. Nahasketa txiki baten ondoren, partidua bukatzeko 5 segundo geratzen zirela, eta etxekoek erreakzionatzeko astirik gabe, erditik abiatuta berdinketa lortu zuen Ohianek. Kostatutako puntua, benetan, Lasesarretik hurrun lortutakoa, non Bera Bera liderraren aurka jokatuko dugun datorren larunbatean.

Escribir comentario

Comentarios: 0